Aldi berean, beste 3.937 klinika pribatuetan egin ziren. Ez nuen espero nire bizipen pertsonala estatistika ofizialetan horren argi islatuta aurkitzea, baina datu horiek aztertzean bizi izan nuen errealitate bera ikusi dut.
Zenbakiek berez hitz egiten dute. Prestazio hori osasun-sistema publikoan aitortuta dagoen arren, praktikan emakume gehienek ezin izan dute sare publikoan jaso. Nik neuk ere bizi izan nuen egoera hori. Arrasateko ospitalean artatua izan nintzen, eta haurdunaldia eteteko eskatu nuenean klinika pribatu batera bideratu ninduten.
Urte luzez, errealitate hori isilean mantendu da. Profesionalen kontzientzia-eskubidea errespetatu beharrekoa da, baina ezin da emakumeen eskubideen gainetik jarri.
Eskubideak ez dira legeetan bakarrik bermatzen; eguneroko jardunean bermatzen dira. Horregatik, isiltasuna apurtzea dagokigu. Isiltasuna apurtuz etorriko dira aldaketak.