Hemerotekaren ispilua

Erabiltzailearen aurpegia Eva Abuin Bideburu 2025ko uzt. 24a, 00:00

Politikan, egia eta errespetua izan beharko lirateke oinarrizko arauak.

Lan publikoari lotutako konpromisoa. Horregatik arduratzen nau talde politiko batzuek legealdi hasieratik hartu duten jarrera.

Prentsan eta osoko bilkuran: EAJ eta PSOE alderdien gezurrak, aipamen pertsonalak eta itxurakeria.

Azkena, alkate eta Udaleko langile bati eraso pertsonala iritzi artikulu baten bitartez, EAJk berea duen eredua besteongan proiektatuz: argazkiak, itxurakeria eta prentsan titularra ateratzea.

Baina, zorionez, badugu hemeroteka kolektiboa. Klik batekin ikusi daiteke nor aritu den itxurakerian azken urteetan: ehunka argazki, inaugurazio eta proiektu fantasma gehiegi. Adibidez, Iturripeko kiroldegia, Musakolako kiroldegiaren aurreproiektua, eta, besterik gabe, iragarri baina inoiz gauzatu ez diren proiektu asko.

Baina guk argi daukagu zein den gure norabidea: errespetua, egia eta lan publikoa. Gezur eta irainaren dinamikan ez gaituzte topatuko. 

Gobernu taldeak lanean jarraituko du, herri eta herritarrei zor diegulako benetako konpromisoa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak