Aukera berdintasuna?

Erabiltzailearen aurpegia Eva Abuin Bideburu 2025ko mar. 24a, 00:00

Martxoaren 8a.

Egun horretan enpresa, erakunde eta komunikabide guztiek morez apaintzen dituzte euren buruak; baina aukera berdintasuna gurean errealitate bat da? Argi daukat galdera horren erantzuna: ez.

Gure egunerokoan inguratzen gaituzten adibide asko jarri ditzakegu mahai gainean errealitate hori publikoki salatzeko, baina, testuaren luzera mugatua denez, gaur bi ekarri ditut: imajinatu ikasketak bukatzeko praktikak egin behar dituzula eta aukeratutako enpresak azken momentuan zure praktikaldia ez onartzea erabaki duela emakumea zarelako. Hori gurean gertatzen ari da.

Imajinatu medikuaren tratamendu bat behar duzula –edozein– eta medikuak esaten dizula ezin dizutela esku-hartze hori egin Arrasateko ospitalean, bertako profesional guztiek kontzientzia eragozpena daukatelako.

Bi egoera horiek oso desberdinak dira, baina ardatz bera partekatzen dute: emakumeen aurkako indarkeria. Izan ere, gizonezkoek ez dituzte horrelako egoerak inoiz pairatuko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak