Hau da, bozketan parte hartzeko azken egun eta orduetan. Galdeketa honetan erabakiko da zein kokaleku izango duen gure herriko autobus geltokiak: Zalduspe edo Laubide. Jakin badakigu, legez, galdeketa hauek ez direla lotesleak, baina urriko osoko bilkuran alderdi guztiok –EAJk izan ezik– proposamena babestu genuen; beraz, esan dezakegu galdeketaren emaitza politikoki loteslea izango dela osoko bilkuraren gehiengoaren partetik. Deigarria egiten zait, dena dela, EAJk galdeketaren aurka bozkatu eta prentsa bidez beste parte-hartze eredu batzuk aldarrikatzea.
EH Bilduk eta Elkarrekin Arrasatek osatzen dugun Udal Gobernuaren apustua garbia da: etorkizuneko erabaki estrategikoak herriarekin batera erabakitzea.
Parte-hartzea partida isolatu batera mugatzea baino gehiago, herritarrei egunerokoan hitza eman nahi diegu, eta parte-hartze zuzena eraiki eta aktibatzeko baliabideak sortzen jarraituko dugu. Beraz, oraindik botatu ez baduzu, ez galdu aukera.