Hitzetatik ekintzetara

Erabiltzailearen aurpegia Eva Abuin Bideburu 2024ko eka. 22a, 00:00

Guztiok dakigun bezala, ekainaren 28an LGTBI+ Harrotasunaren Nazioarteko eguna borrokatzen eta ospatzen da.

Dagoeneko urte asko dira Arrasateko Udalak egun horretan adierazpen instituzionalak egiten dituela. Edozelan ere, aurten, historian lehengo aldiz, Udal Gobernuaren erabaki politiko baten bitartez, Arrasateko Udalak instituzio bezala LGTBI+ kolektiboarekiko daukan zor historikoa kitatzeko lehengo pausoak eman ditugu.

Hau da, Arrasateko LGTBI+ pertsonen errealitateen erradiografia lortzeko eta bizi-baldintza duinak bermatzeko talka plan baten diseinua garatuko dugu hurrengo hilabeteetan.

Arrasateko Udal Gobernuko ordezkariok LGTBI+ pertsonen eskubideekin urteko egun guztietan daukagun konpromiso politikoa, hitzetatik haratago, baliabide tekniko eta ekonomikoekin islatzea erabaki dugu, helburu batekin: mugimendu feministako eta LGTBI+ mugimenduko ordezkari eta adituekin ildo politiko berri hau adostu eta garatzeko lehengo pausoak emanez, Arrasate berdinzaleagoa eta anitzagoa eraikitzea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak