Euskaraldia 2025

Eskerrik asko, Oñati

Erabiltzailearen aurpegia Euskaraldia Oñati

1932 norbanako, 853 hikazale eta 135 entitateak izan zarete Euskaraldiaren laugarren edizioko protagonista.

Domeka arratsaldeko ekitaldiarekin eman genion amaiera Euskaraldiaren laugarren edizio honekin. Euskaraldiaren hamaika egunak amaitu diren arren, denok daukagu gure hizkuntza ohituretan zerbait aldatzeko, beraz, orain, jarrai dezagun ekinean!

Oñatiko Herri Batzordetik eskerrak eman nahi dizuegu gure prozesuan zehar parte hartu duzuen eragile, norbanako, entitate... guztiei. Zuen laguntza barik Euskaraldia ez litzateke posible izango.

Batzuk txapa erantziko duzue, beste batzuek soinean eramango duzue hemendik aurrera ere, baina eroan dezagun guztiok euskara gure ahoetan.

Elkar mugituz egingo genuela zioten, eta elkar mugituz egin dugu!

Eskerrik asko berriz ere eta segi euskaraz mintzatzen!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak