Ezagutu gure enbaxadoreak: Sukena

Erabiltzailearen aurpegia Euskaraldia Oñati 2025ko mar. 31a, 17:06

Enbaxadoreak aurkezten jarraitzeko, Sukena taldea daukagu gaurkoan. Zer da euskara beraientzat?

Beren mailarik onena eskainiz, Euskal Herriko txoko askotara iristen ari dira musikari oñatiarrak. Taldearen eguneroko harremanetan euskara modu naturalean darabiltenez, entitate moduan ere izen eman dute! Ametsetako toki eta eszenatokiak zapaltzen ari dira, nola eta euskaraz. Euskara ahoan hartuta, identitatea, memoria, kultura eta etorkizuna jartzen dute taula gainean, eta komunitate sendo bat eraikitzen laguntzen dute.

 

📝 EMAN IZENA EUSKARALDIAN!!

https://izenematea.euskaraldia.eus

 

🔵 Zein rol hartuko duzu? Belarriprest 🦻🏻edo ahobizi 👄? 

🔵 Gogoratu, beti... 

✅ Lehen hitza euskaraz

✅ Ulertzen duenarekin jarraitu euskaraz 

✅ Euskaldunak euskaldunekin euskaraz!

 

Maiatzaren 15etik 25era, elkar mugituz egingo dugu!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak