Gogoratu izen emateko bi aukera izango dituzula:
- Eskuz, ezarrita dauden lau lekuetan: Kiroldegiko sarrera, Pake Lekuko tabernan, Lagun Leku elkartean eta Kultur Etxeko sarreran.
- Online. https://izenematea.euskaraldia.eus/ estekan klik egin eta formulario sinple bat betetzea besterik ez da izango.
🟡 Gogoratu. Oñati hautatzean Euskaraldia Hikan parte hartzeko aukera zabalduko zaizu eta horrek ez du esan gura norberak hitanoz hitz egin beharko duenik, baizik eta bigarren pertsonari hika berba egiteko aukera eskaintzen dio. 🟡
ANIMATU EUSKARALDIAN PARTE HARTZERA!
🟠🟣🟢 Elkar mugituz egingo dugu! 🟡🔵🔴