Euskaraldia 2025

Ezagutu gure enbaxadoreak: Beatriz, Lurdes eta Begoña

Erabiltzailearen aurpegia Euskaraldia Oñati 2025eko martxoaren 27a

Gaurko gure hirukotea Ingo Xonau! programatik dator. Goazen ezagutzera!

Beatriz, Lurdes eta Begoñak galtzear dagoen noka erabiltzearen eta indartzearen hautua egin zuten. Buru-belarri dabiltza kasik hilda dagoen euskararen esparru horri eusten. Aurtengo Euskaraldian “H”-a jarriko diote txapei, eta euren burua noka entzuteko prestatuko dute. Zuek ere jarriko al diozue “H”-a zuen txapei? Hiru hauek zuei hitanoz berba egin gura dizuete!

 

📝 EMAN IZENA EUSKARALDIAN!!

https://izenematea.euskaraldia.eus 

 

🔵 Zein rol hartuko duzu? Belarriprest 🦻🏻edo ahobizi 👄? 

 

🔵 Gogoratu, beti... 

✅ Lehen hitza euskaraz

✅ Ulertzen duenarekin jarraitu euskaraz 

✅ Euskaldunak euskaldunekin euskaraz!

 

Maiatzaren 15etik 25era, elkar mugituz egingo dugu!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak