Ezagutu gure enbaxadoreak: Jabi Agirre Beitia

Erabiltzailearen aurpegia Euskaraldia Oñati 2025ko mar. 25a, 10:01

Jabi Agirre Beitia da gure lehenengo enbaxadorea. Ezagutu ezazu!

Jabi Agirre Beitia, oñatiarra sortzez, Aloña Mendiko futbol saileko zuzendaritza batzordeko kide da, eta baita komunikazio arduradun ere. Komunikazio harremanak, hau da, batzorderen  bilerak, oharrak, kartelak… euskaraz egiten dituzte; eta gogor dihardu lanean Aloña Mendi kirol elkartearen eta euskararen arteko hartu-eman estuari jarraipena emateko.

 

📝 EMAN IZENA EUSKARALDIAN!!

https://izenematea.euskaraldia.eus 

 

🔵 Zein rol hartuko duzu? Belarriprest 🦻🏻edo ahobizi 👄? 

 

🔵 Gogoratu, beti... 

✅ Lehen hitza euskaraz

✅ Ulertzen duenarekin jarraitu euskaraz 

✅ Euskaldunak euskaldunekin euskaraz!

 

Maiatzaren 15etik 25era, elkar mugituz egingo dugu!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak