Euskaraldian zuen entitateak ere badu lekua!

Erabiltzailearen aurpegia Euskaraldia Oñati 2025ko ots. 18a, 16:47

Irekita dago Eusakraldiaren laugarren edizio honetan parte hartuko duten entitateen izen ematea. 

Euskaraldia euskararen erabilera areagotzeko ariketa soziala da, eta Euskaraldiaren laugarren edizioan ere entitateek bertan parte hartzeko aukera izango duzue. Zuen entitateak euskararen erabileran urratsak eman nahi baditu, hemen duzue aukera ezin hobea euskararen presentzia eta erabilera sustatzeko.

Zure entitateak Euskaraldian parte hartu nahi?

Zure entitateak Euskaraldian parte hartzea erabakitzen badu, Hartu parte! klikatu eta formulario bete besterik ez duzu, eta, horrekin batera, hiru konpromiso hauek hartuko dituzue:

1. Belarriprest eta ahobizi rolen berri eman eta kideak rol horiek hartzera gonbidatu.

2. Euskararen erabilera sustatzeko prestakuntza eta baliabideak kideen eskura jarri. Horiek guk eskuragarri jarriko ditugu.

3. Ariketan parte hartzen ari zaretela ikusgarri egin: espazioak apaindu, txapak banatu, eta barne zein kanpo komunikazioetan Euskaraldia zabaldu.

Eskakizun horiek betetzeko materiala eta bitartekoak izango dituzue eskura entitateen intranetean, ez kezkatu!

 

Horiez gain, aurrepaso gehiago emateko prest?

Zure entitateak parte hartzeko izena eman badu, aukera du lanketa sakonagoa egiteko eta entitatean euskara sustatzeko neurri sendoagoak hartzeko. Horien artean:

1. Ariguneak sortu: Zure entitatean euskaraz lasai aritzeko guneak sortu.

2. Komunikazioak euskaraz egin: bilerak, barne eta kanpo komunikazioak euskaraz garatu.

3. Euskararen presentzia indartzeko beste neurri batzuk hartu: (hizkuntza harrera planak, barne politikak, eta abar).

Izena ematea gura baduzu, sar zaitez ondorengo orrialde honetan. Laguntzarik behar baduzu, ikus ezazu bideo hau.

 

Animatu!

Elkar mugituz egingo dugu

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak