Maiatzaren 15etik 25era bitartean gauzatuko da aurtengo Euskaraldia dinamika. Datak gerturatzen doazela-eta, ekintzak antolatzeari ekin behar dio herriak eta horretarako beharrezkoa du ahalik eta batzorde sendoena eta anitzena osatzea. Horregatik, gonbita egiten diogu norbanako zein eragile orori otsailaren 5ean arratsaldeko 18:00tan Oñatiko Kultur Etxeko goiko solairuan antolatuko den lehen batzorde bilerara etortzeko eta modu batera edo bestera dinamikan eragiteko.
Bertan itxarongo zaituztegu.
Elkar mugituz egingo dugu!
Hauetxek izango dira erabiliko diren kontaktu bideak:
- Telefono zenbakia: 688 88 13 51
- Helbide elektronikoa: onati@euskaraldia.eus
- Instagrama: @onatikoeuskaraldia