Herriko eragileak ere ari dira bat egiten ekimenarekin; esaterako, Arrikrutz-Oñatiko Kobak eta Turismo bulegoa. Hala, kobetan bisita berezia egongo da azaroaren 29an, 12:00etan; eta hurrengo egunean, azaroaren 30ean eta ordu berean, Sancti Spiritus Unibertsitatea eta Mikel Deunaren parrokia bisitatzeko aukera aparta egongo da.
