Euskaraldirako dagoeneko 1.600 pertsonak izena eman dute Oñatin, eta kopuru hori dela eta, gehitu egin dira txapak jasotzeko egunak. Hala, azaroaren 13, 14, 15, 16, 19, 20, 21 eta 22an Kultur etxean jaso ahalko dtuzte ahobiziek eta belarriprestek 18:00etatik 20:00etara. Azaroaren 17an, bestalde, Foruen Plazan banatuko dituzte txapak 11:00etatik 13:00etara.