Dagoeneko 1.000 herritarrek eman dute izena Euskaraldian eta herriko 50 komertziok baino gehiagok ere bat egin dute ekimenarekin. Izena eman dutenek, astelehenetik aurrera jaso ahal izango dituzte Ahobizi edo Belarriprest txapak.Txapen banaketak izango dira:
- Kultura etxean, 18:00etatik 20:00etara, azaroak 12, 14, 20 eta 22
- Foruen plazan, 11:00etatik 13:00etara, azaroak 17
Bestalde, antolakuntzako kideek adierazi dutenez, oraindik ere zabalik dago izena emateko epea. Hori dela eta, hurrengo bi asteburuetan kalera aterako dira eta Euskaraldiko mahaia jarriko dute Foruen plazan. Bertan, Euskaraldiari buruzko informazioa jasotzeko eta izena emateko aukera egongo da; baita Euskaraldiko poltsak eta lanpasak (alfonbrak) erosteko aukera ere. Hona hemen, antolatzaileek zehaztutako hitzorduak:
- Azaroak 9 eta 16, 18:00etatik 20:00etara
- Azaroak 10 eta 17, 11:00etatik 13:000etara