Irailaren 20an eman zioten hasiera Euskaraldiko arduradunek izen-emate prozesuari. Dagoeneko ahobizi edo belarriprest izateko aukera dugu. Izen-ematea online euskaraldia.eus edo triptiko batzuk beteta egin daiteke. Triptikoak honako leku hauetan jasoko dira: Udaletxeko sarreran, Kultur etxean eta ikastetxeetan (Elkar Hezi, Txantxiku Ikastola eta Urgain).
Oñatiko batzordea lanean ari da, eta jaietan eta urrian etengabe izango da gure berri herrian antolatutako ikuskizun desberdinetan. Olaitturri kultur taldearen antzerki lanean, bertso jaialdian, herri bazkarian, eta beste hainbat ekimenetan izango dituzue eskura triptikoak, eta ahobizi eta belarriprest paseoan ikusiko dituzue danborradan, Herrixa kantuan eta beste hainbat ekimenetan.
Urratsa emateko ordua da. Aurrera! Informatu eta eman zure izena azaroaren 23tik abenduaren 3ra Euskal Herri osoak hizkuntza ohiturak aldatzeko egingo duen jarduera erraldoian.