Euskaraldiko Oñatiko talde eragileak eskerrak eman nahi dizkie herriko hamaikakoaren aurkezpen-ekitaldira bertaratu ziren guztiei, eta, noski, azaro amaieran eta abendu hasieran egingo dugun jarduera kolektiboari bultzada emateko bere irudia eta izaera eskainiaz hamaikakoa osatu duten emakume-gizonei: Eider Quintas, David Vernaza, Ana Mari Liziaga, Euxebi Osa, Xabier Infante, Markel Irizar, Irati Barrena, Itziar Altuna, Josu Zubia, Nieves Gomez eta Oihana Diaz.
Foru Enparantzan ospatutako aurkezpen-ekitaldia jendaurreko lehen jarduera izan da, baina beste batzuk ere etorriko dira herria girotu asmoz. Ekintza guztietan eta bereziki udazkenean ospatuko dugun Euskaraldian parte hartzera gonbidatzen ditugu oñatiar guztiak.
Mila esker eta aurrera guztiok batera.