Herriko euskaltzale guztiei deia. Euskal Herriko beste berrehun inguru herri eta hiritan bezala, Oñatin ere Euskaraldia antolatzeari ekin diogu.
Dagoeneko hiru bilera egin du talde eragileak baina ezinbestekoa deritzogu herriko euskaltzale guztiei ateak irekitzea ekimenaren arrakastak merezi duen indarra izan dezan.
Hasierako talde honetan hainbat norbanako eta instituzio (Udal, lantegi, eskola) bildu dira, baina esan bezala, ahalik eta talde zabalena antolatu nahian, oñatiar euskaltzale guztiak deitzen ditugu datorren 17an, asteartea, arratsaldeko 18:30ean Udal Euskaltegian (Bidebarrieta, 18) egingo den bilerara.
Anima zaitezte.
Bileran gai-zerrenda honi jarraituko diogu:
1. Orain arte egindakoaren berri eman.
2. Batzordeen funtzionamendu-proposamena.
3. Jendea azpibatzordeetan kokatu. Animatu eta mila esker zure arretagatik.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.
Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.