Badator aurten ere Euskaraz Bizi eguna! Aurtengoa zazpigarren edizioa izango da, eta euskaldun eta euskaltzale guztion topagune izango da Baiona, apirilaren 16an. Euskaldunok, egun horretan, sasi artetik salto egin, eta euskaraz bizi nahi dugula erakusteko eguna dugu . Baita euskararen alde egotetik egitera aldatzeko prest gaudela aldarrikatzeko eguna ere. Izan, egin, eragin, Euskal Herrian Euskaraz lelopean egingo da jaia.
Horretarako, egitarau zabala antolatu dute Euskal Herrian Euskarazeko kideek, gustu guztietara egokituak:
10:00etatik aurrera
- Artisau eta eragileen erakustazoka
- Umeen txokoan, joko eta puzgarriak
- Behatokia eta Kontseiluaren eskutik, Akuilari tailerra
11:00etan Porrotx
13:30ean Herri bazkaria eta Erramun Martikorenarekin kantaldia
17:30ean Kalejira koloretsua, eta ondoren bertso poteoa, Xumai Murua eta Ortzi Idoaterekin, elektrotxarangaz lagunduta.
21:00etan Kontzertuak: Torii talde baionarra eta Sorkun.
Ondoren, DJak.
Egun pasa zoragarria izan dezagun, Arrasateko Euskal Herrian Euskarazek autobusa antolatu du, apirilaren 16an guztiok Baionara joan gaitezen. Autobuserako zerrenda Jai Zale taebernan izango duzue. Animatu!