Larunbatean, Euskaraz Bizi eguna Otxandion.
Larunbatean ospatuko da seigarren #EuskarazBiziEguna, Otxandion. Aurretik Hizkuntz Eskubideen Eguna izaten zenak izen hori hartu du lehenengoz Gernikan egin zenetik. Azken urteetako hariari tiraka, euskararen alde egotetik euskararen alde egitera igarotzearen aldarria aterako du Euskal Herrian Euskarazek kalera. Egitarau betea eta indartsua dakar gainera... Bertan ikusiko dugu elkar!