Ze garrantzitsua den norberarenak direnak zeintzuk diren jakitea eta albokoarenak onartzea eta errespetatzea. Haiek dioten bezala, "inork ez du berdin egiten negar". Gure mina, gure beldurra, gurea beti da gure eta beti da handi, beti da besteena baino gehiago; baina, benetan besteen tokian jartzen bagara, bestearena haientzat ere handi da, beldur da, zuloa da. Berdin gertatzen da besteena ikusteko zeinen garen abil eta gureak identifikatzeko zenbat buelta ematen ditugun. Askotan hor utzi, ez hitz egin ez azalarazi, berriz bueltatzen diren arte; baina berriz ere gordetzen saiatzen gara. Beldurrak dakarrena zer den ez dakigu eta, askotan, ondoren datorrena jakin gabe, ona ez dela irudikatzen dugu.
Baina pentsatzen jarri al gara geure buruarekin zergatik garen beldur? Idatzi, kantatu, esan, zirriborratu, marraztu, antzeztu, maitatu, amestu, azalarazi. Baina, betiere, bestearena ulertu. Zaila baina ariketa ederra da norberarentzako. Familia txiki horrek esaten duen bezala, "inork ez du berdin egiten negar".