Txapak jantzi eta kalera

Erabiltzailearen aurpegia Eneritz Urrutia

Hilabeteko bigarren hamabostaldiarekin batera, heldu da txapak janzteko garaia, eta hamar egunez ikusmiran jartzeko ordua.

Hala bada, askotan ahaztu egiten zaigun seinale izaten da mintzaira. Hizkuntza baten biziraupena erabileraren baitan baitago.

Noski, ekimen berezi eta beharrezkotzat jotzen dut Euskaraldia, herritar orori heltzen baitzaio zerbait belarrietara. Edozelan ere, bada hamar egun pasatu eta kezkatzen nauen zerbait, behin baino gehiagotan aipatu izan dudana. Bizirauteko giltzaz ari naiz. Herrian, eguneroko bizitzan, poteoan edo terrazetako eguzki izpietan entzuten den horretaz ari naiz, kiroldegira sartu eta lau pareten artean entzuten diren komentario horiez; gure eguneroko giltzaz, azken batean.

Lanean jarraitu behar dugu, geurea den hori eta berezi egiten gaituen hori babestea baita gure eginkizunetako bat. Euskaldun bezala, gure altxor preziatuena mimatu eta maitatzea dagokigu; hau da, kalera atera, egunero solastatu, egunero erabili eta berriz erabili; eta nekatu arte saiatu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak