Arduratik idazten dut

Erabiltzailearen aurpegia Eneritz Urrutia 2024ko aza. 29a, 00:00

Urte batzuk pasa dira hezkuntzan lanean ari naizela, modu baten ez bada, bestean; musikan zein kirolean.

Baina ardura da azken hilabete hauetan sentitu dudana; ardura eta, nolabait, kulpa sentimendua. Irakasle bizitza, ordutegi zein opor aldetik, ona da, eta, noski, jakina da hori guztion artean. Baina hori al da dena irakaskuntza munduan sartzen garenean? Oporrak, jaiegunak, ordutegia... Ez dakit besteoi, baina niri barrenak mugitzen dizkit. Gure geroa haiek dira, gure etorkizuna guk heziko ditugun ikasle zein haurrak izango dira. Baina gehien larritzen nauena eta barrenean min ematen didana gure hizkuntzarekiko jarrera da. Jon Maiak badu abesti bat hau guztia ondo azaltzen duena: Euskal Herria B. Badelako beraiek eraiki nahi duten Euskal Herri bat, bertako Euskal Herrian murgildu eta bizikide izan ordez.

Arazo guztien artean honek larritzen nau; nik haien dena errespetatzen dudalako, baina haiek gurea? Euskal Herrian bizitzeak berezitasun eta altxor preziatu batzuk dituelako, horiek zaindu eta goraipatu behar ditugulako eta guk hezitzaile bezala horren ardura dugulako.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak