Urte osoa eman dut niretzat oso berezi izan den mundu txiki batean, gure bilakatzen dugun mundu txiki horretan. Herri txiki batera heldu nintzen kasualitatez, leku magiko batera, non aske, maitatu zein errespetatu sentitu naizen eta konexio berri asko sortu ditudan. Itzela da zerbaiten parte zarela sentitzea, puzzleko pieza bat gehiago. Talde-lana, komunikazioa, elkar zaintza eta askatasuna. Beti esan ohi dut zuek nigandik bai, baina nik zuengandik zenbat ikasten dudan aldaezina eta bakarra dela; ezezagun eta arrotz sentitzetik, bat gehiago sentitzera. Horrek duen balioa azaldu ezina da.
Lantalde batean elkar zaintzen ez badugu, nork zainduko gaitu? Gauzak ez datoz zoriz, eta lanketa bat dago guztiaren atzean. Negar malkoetatik, irribarre batez zirraraz negar egitera. Bizitzako zikloak amaitu ere egiten dira, eta zein beharrezkoa den egunero jasotzen dugun horretan azpimarra jartzea. Eta eskerrak batzuek oraindik maite duten begirada behean jarri eta bidean elkarren bidelagun izatea.