Gidaliburu bat

Erabiltzailearen aurpegia Eneritz Urrutia 2024ko mar. 1a, 00:00

Ez da araurik, ezer arauturik, ondo dagoenik, zuzentasuna zehazten duenik.

Ez da gidalibururik bizitzan, ez da gidalibururik bizitzeko, ez da gidalibururik hezteko, ez da gidalibururik hezkuntzan, ez da gidalibururik maitasunean, ez gidalibururik ama izateko, ez.

Norbere erabakiak egiten gaitu berezi, norbere nortasun eta norbere ideiak egiten gaitu garena eta ematen duguna izatera. Jaiotzen garenetik erabakiez eraikitzen dugu gu geu garena eta erabaki bakoitzak eroaten gaitu alde batera edo bestera. Erabaki zuzenak edo okerrak baino gehiago, ondoriodun erabakiak direla esango nuke.

Lagunak, kirola, entrenatzailea, musika, sexua, bikotea, bizilekua, autoa… denak dira erabakiak eta inon ez da idatzita egokia zein den esaten digun gida. Indar gehiago edo gutxiago, ondorio bat edo bestea. Baina inon ez da egokia edo desegokia den esango digun paperik.

Gidaliburu gabe bizitza eraiki, nork berea marraztu, oreka aurkitu. Zer dago ondo eta zer gaizki? Dena balantzan, dena zalantzan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak