Tamalez, astean notizia izan da txirrindulari profesional baten galera. Beti bezala, beste edozein lasterketatarako bezala prestatu eta abiatu zen hura; nork jakingo zuen haren azkena izango zela, ez zuela eguneko jirabirak kontatzeko aukerarik izango, lasterketa osteko anekdotak, autobuseko lekualdaketa orduak, familiarekin hitz egiteko uneak... Notizia goibela izan da, eta zenbat eta zenbat gertatzen diren notizia izaten ez direnak baina bizitzako testuinguru berean aurkitzen direnak. Gogorra da askotan bizitza, eta gatozen bezala bagoaz, goazen bezala amaitzen da dena.
Askotan, ez dagoen tokian ere zerbait ikusten dugu, eta horrelakoen artean gaudenean konturatzen gara egunero bizitza bat hasten dugula, egunero aukera bat dugula. Irribarre batekin lanera joaten bagara, hobeto, edo atzoko istilua gaur ahazten badugu, ederto. Umore onez, errealitatea beste begi batzuekin ikusten baita.
Denborak, bizitza, aukerak, uneak, hizketaldiak, poteoak, kirol momentuak... denak dira bakarrak, denak bereziak. Hitzez erraz esaten ditugunak, baina askotan ahazten ditugunak, batzuetan gogoratzeak laguntzen digutenak. Maixa eta Ixiarren Paradisua basamortu nire kanta gogokoenetako batek dioen bezala: Ez dela asko kostatzen maitasun paradisua basamortu bilakatzen.