Entrenamendutik haratago

Erabiltzailearen aurpegia Eneritz Urrutia 2023ko mar. 18a, 00:00

Zenbateko garrantzia ematen diogun entrenatzeari, entrenamenduak ondo egiteari, zenbaki zehatzei, nahiz eta askotan ez garen ohartzen gure barnean gertatzen denaz.

Zenbat haserre norbere buruarekin: "Egunero dena ondo egiten dut; zergatik ez dut lasterketa honetan nik nahi nuena lortu? Nire espektatibak handiegiak direlako?". Gaur egun kirolean zientziak eta teknologiak izan dituzten aurrerapausoak ikusita, lasterketa aurretik nola joango den jakitea erraza da. Baina zenbatek zaintzen dute haien burua? Ze garrantzi dute gure egunerokoak, gure sentimenduek, gure egoerak, norberak?

Asko gara lan egiten dugunok gure helburu asko lortzeko, elikadura, egoera fisikoa eta entrenamenduak zainduz, baina zenbatek ematen diogu garrantzia buruari? Funtsezkoa da goi mailako zein kirolari herrikoi batentzako, egiten duguna gozatu eta gure alde onena ateratzeko. Ez dugu arraro sentitu behar, ez gara desberdinak, ez gara zoroak; beste arlo batzuk bezala, burua ere gure parte da eta entrenamenduaren parte da. Gugandik hasita dena ondo badoa, ziur egon beste guztia etorriko dela. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak