Bizitzeko modu bat

Erabiltzailearen aurpegia Eneritz Urrutia 2022ko ira. 11a, 00:00

Jo du gaurkoan ere iratzargailuak. 

Egun berria aurretik, jaiki eta martxan. Gosaldu aurretik, korrikaldia; ez beti, ordea, besteetan indarrak hartu eta lehenengo saioa betetzera.

Asteko plana begiratu, lanarekin bateratu eta eguneroko bizitza planifikatu. Bai, horrela bizi naiz. Bertatik dirua irabazten ez duen kirolari zoro baten gisa. Agian, ulertuko duzue edo ez, auskalo. Energia xahutzen didan bezala, egunero bizitzeko gogoa ematen didan hori da.

Baina bai, bada gauza bat askotan txiki egiten nauena, guztiaren inguruan hitz egiteko erraztasuna. Nola da posible norberak bere onena eman nahian egiten duen lan guztia edonork zalantzan jartzea?

Ez, ez naiz eliteko kirolaria; ez, ez da nire ogibidea, baina bai nire pasioa.

Baina badaude nire egunerokotasuna nolakoa den gogorarazten didatenak, nahi dudan hori lortzeko egiten dudan lana gogorarazten didatenak, eta horrekin gelditzen naiz ni, bideko lagun horiekin guztiekin!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak