Izar berri bat

Erabiltzailearen aurpegia Eneritz Urrutia 2022ko api. 29a, 00:00

Bizitzeko jaio gara, amaiera eguna izanik. Hutsune bat inoiz ez da egokia, inoiz ez datorkigu ongi, inoiz ez da atsegin. Ez da atsegina, sentitzen dugunondako eta bizitzen dugunondako. Gutxi hitz egiten da heriotzaren inguruan, zaila da, baina denok biziko dugun zerbait ere bada.

Ereindako landareak, jasotako uztak. Utzitako aletxoak, erakutsitako lanak, sortutako bizipoz guztiak, bizitzeko moduak. Aurrera jarraituko duenak, eta zure hazitik hezitakoak loratzen jarraituko duenak. Gogorra da heriotza, gogorra da bizitza eta gogorra falta eta hutsunea. Langile zorrotz, metodiko, sortzaile, burugogor, errietak eta zure kaxkarkeriak eta petralkeriak. Beti irribarre batekin oroituko ditugu. Zuk hazitako bizi bakoitzak gurekin jarraituko duelako. Orduan konturatzen zara inguruan dituzun arazoak ez direla arazo. Buruko buruhausteen korapiloak desegiten hasi eta egunekoa egunean bizitzearen garrantziaz. Eskerrik asko guztiarengatik, zure lanarengatik, zure biziraun beharrarengatik, zure indarrarengatik... Zure usaina, gure traba.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak