Baina bada zerbait larritzen nauena, buruan bueltaka eta barrutik bizitzea egokitu zaidana. Badira egia bihurtu diren "egiak" edo egia direla sinestarazi digutenak. Goi mailako kiroletik at, bada "elite" izendatu duten beste maila bat eta, noski, elite mailan egoteko eliteko gorputza eta eliteko itxura izan behar da. Sinestarazi digute, sinetsi dugu edo horrela irudikatu dugu, baina horrela ez denean, zu desberdina zara eta zu ez zara maila horretakoa.
Badakit ez naizela bakarra edo seinalatuta sentitu den neska kirolari bakarra. Eta bai handia, ez besteak bezalakoa, ez argala, ez fina, ez onena, ez azkarrena. Baina bai, kirolari, txirrindulari, neska sentitzen naiz, motelagoa edo azkarragoa, handiagoa edo txikiagoa, argalagoa edo lodiagoa. Psikologia, beldurrak, burua, lotsa, oztopoak, desberdintasunak, profesionaltasuna... Nahaspilatutako irteera gabeko putzu erraldoi bezain polita eta aberatsa!