Manta zuria

Erabiltzailearen aurpegia Eneritz Urrutia 2021eko abenduaren 10a

Neguko oparia, naturak eskainia; kaleak, mendiak bidezidorrak zuriz margotzen dituena. Sutondoko berotasuna, leihotik begiratu eta denboraren orratzak gelditzeko beharra. Une batez eguneroko geldi ezinetik ihes egin eta mundua gelditzen den momentua.

Neguko goxotasuna, freskura, hotzak sortzen duen elkarrenganako berotasuna. Ondoan ditugunak, hainbat kilometrotara aurkitzen direnak zein gure ondotik ihes egin dutenak gogoratu, goxatu, maitatzeko tarteak.

Urtaro berezi gogorra. Senide zein lagun arteko ospakizunak, urte amaierako desirak datorrenerako helburuekin batera, gaizki egindakoak hobetzeko eta hobeak bizitzeko, bidegurutzean aukera berri bat izateko eta erratu arren altxatu eta aurrera jarraitzeko aukera jasotzeko.

Batzuk gehiago, beste batzuk gutxiago, baina bai, neguak badu zerbait berezia. Batzuetan elkartu eta beste batzuetan banantzen gaituena, bizirik sentiaraziz egun goibeletan argi izpi bat marrazteko aukera ematen diguna, hori da negua.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak