Errepidearen beste aldea

Erabiltzailearen aurpegia Eneritz Urrutia 2021ko ira. 24a, 00:00

"%25 ugaritu dira txirrindularien eta autoen arteko istripuak" . Egunkaria zabaldu eta hara non hau irakurri dudan eta, nola ez, barrena mugitu dit, beste behin. Ez da lehenengo aldia honen inguruan aritzen naizela eta, zoritxarrez, ez dut uste azkena izango denik.

Barrutik bizi dugunok badakigu zer den hori, zer den egunerokotasunean kalera entrenatzera irten eta autoak, kamioiak, furgonetak eta abar presarekin edozein modutan gure ondotik pasatzea.

Pandemia dela eta ez dela, egia da jende asko hasi dela txirrindularitza munduan murgiltzen eta lehen baino askoz txirrindulari gehiago aurkitzen direla errepideetan zehar. Erlojuari begira bizi garela esan beharrik ez dago, baina garrantzitsua da balantzan jartzea minutu batzuen gorabehera eta pertsona baten osasun zein bizia.

Honen helburua ez da inor epaitzea, baizik eta norbera kontziente izatea, errepidean goazenean ez gaudela bakarrik eta gure bidean denbora baino askoz gehiago dugula.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak