Eskerrik asko!

Erabiltzailearen aurpegia Eneritz Urrutia 2021ko eka. 5a, 00:00

Azkenaldian askori entzundako gaia da hau, norberak egindako lanaren balioa eta honi besteok ematen dioguna, hain zuzen. Nire kasuan, lasterketa munduan asko ibiltzen naiz, lehiatzen ez bada, zale moduan, ikusten. Bertan, arduradun, laguntzaile, epaile, parte-hartzaile, publiko zein argazkilariak izaten dira. Hauek gure bizipen horiek bukaezin bihurtzen dituzte guk gure betirako biltegian gordetzeko.

Lanbidea, hobbya, denbora-pasa zein animatzaile gisa egiten dute eta horren balioa zein handia den askotan ahaztu egiten zaigu. Ni ez naiz esaten hasiko ordaindu edo musu-truk izango diren irudi horiek edo eskerrik asko batekin edo zerekin saritu behar diren. Baina nahiko nuke balioa nabarmendu eta beti hor beste aldean dauden horien lana goraipatu.

Nahiz eta gustuko duguna egiten dugun, askotan gure denbora librea erabiltzen dugu eta hori eskertzeko ez da ahalegin berezirik egin behar.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak