Morez jantzitako egunak

Erabiltzailearen aurpegia Eneritz Urrutia 2021ko mar. 13a, 00:00

Pasa berri den Martxoaren 8a bueltaka darabilkigu aste osoan zehar eta, gaur egun ere, urdin zein berde direnak ez direlako more jarraitzen dugu egun hau ospatzen. Nork bere arlotik margotuko ditu koloreak, noski.

Emakume, kirolari eta, gainera, euskalduna, dena batera. Inguruan jende askok laguntzen nau, apustu egiten du eta maitatua sentiarazten naute maite dudana egiten dudalako. Baina errealitatetik haratago dagoen zerbait da hau guztia.

Hutsune asko dauden arlo bat da kirola, txikitatik hasi eta aukera kontutik hasita nagusitzen joan eta ateak ixten dizkiguten arte. Errazena kanpora begiratu eta errua beste batzuei botatzea da, baina gu izan behar gara lehenengo pausoa eman behar dugunak eta, beldurrak beldur eta oztopoak oztopo, ateak ireki eta zirrikitu txiki batetik begiratuta, bideari hasiera emango diogunak.

Beste barik, gustuko duzuna egiteko aukerarik ez baduzu, zuk bilatu, arriskatu eta jokatu, jokatzen ez duenak ez duelako inoiz partida irabaziko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak