Zer aldatu da? Zer gertatu da?
Pasa da txapa eramateko tartea, pasa da gure rola betetzeko hartutako konpromisoaren data, eta iraungitze-data heldu dela dirudi.
Ez dezagun ahaztu guk egiten ez badugu ez duela iraungo, gu borrokatzen ez bagara inork ez duela gugatik egingo eta ez dakienak ez duela ikasiko erabilgarritasuna ikusten ez badio. Gurea dena, betirako iraun dezan, gureganatu eta azaleratu.