Tik-tak, tik-tak

Erabiltzailearen aurpegia Eneritz Urrutia 2020ko ira. 19a, 00:00

Nahitaez gelditu gintuen munduak. Kasualitatea edo ez, baina guri ere iritsi zitzaigun, baina ez erlojuaren orratzei. Denbora urre-bitxia, erosi ezin den altxorra, ohartu orduko korrika alde egiten duena.

Momentua ez da denbora edo bai, aukerak mila, baina ezin gara zora. Heldu nahi dugun tokira goaz, baina ez dakigu nora. Abiadura bizian bizi garen honetan berriz kalera bueltatu gara, berriz arnasteko denboraz eta berriz seigarren martxa sartu eta zurrunbiloan aurrera.

Bihar, datorren astean, datorren ostiralean... zenbat aldiz esaten ditugun jakin gabe zer etorriko den non egongo garen. Nire bizipena izango da, agian, ez dakit. Badirudi sei hilabete pasa direla eta erritmo berdinean jarraitzen dugula, erlojuaren orratzei begira tik-tak-tik-tak-en preso.

Batzuentzat denbora gelditzen den bezala, besteentzat oharkabean joan da. Agian, geroan pentsatu gabe bilatu zer den denbora, momentua iheskorra baita.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak