Argitu

Erabiltzailearen aurpegia Eneritz Urrutia 2020ko ots. 16a, 00:00

Pasa dira egun batzuk mugikorrean argazki batzuk jaso nituela, eta hara non Zaldibarko zabortegiko lurra lehertu eta erori zela iritsi zitzaigun denon belarrietara.

Beste informazio askorik gabe, bi langile bertan preso gelditu ziren, eta gaur da eguna beraien gorpuek bertan preso jarraitzen dutela, desagerturik.

Gauzak berez gertatu direla diote modu naturalean; betikoa, eskuak garbitu eta ezer gertatu ez balitz bezala jokatzea nahi dute.

Eta zer da egia? Zer gezurra? Auskalo, baina argi dago beraiek ez dutela presarik ezer argitzeko.

Badaude hor, nonbait haserre, inpotentziaz eta amorruaz jarraitzen duten biktimen senideak. Helene Alberdik azpimarratzen duen bezala: "Argi dago ez dutela guk dugun presa gorpuak hortik ateratzeko".

Ez dago eskubiderik; desoreka bat dago erakutsi nahi dutenaren eta benetan gertatzen ari denaren artean.

Zaldibar argitu!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak