Nik hezkuntza mundua aukeratu nuen, guztiz ziur egon gabe, aitortzen dut. Une onak eta txarrak pasa ditut, eta pasatzen ditut, ez baita erraza gure egoera pertsonala atearen beste aldean uztea.
Eredu bilakatzen gara askorentzat eta eragin handia izan dezakegu gure ikasleen egunerokotasunean. Zortedun sentitzen naiz askotan, bai, hala da, edo horrela sentiarazten didate. Irribarre batekin dena esaten dute eta zenbat ematen diguten beraien txiki bat garela ohartzen garenean. Erakutsitakoa beraiena egin eta azaleratzen dutenean.
Eta zure Herriko Plazatik pasatzen zarenean eta alde guztietatik zure izena entzuten duzunean? Orduan pentsatzen dut, ondo egin duzu, Eneritz, nire barruko haur hori atera eta bizirik sentitzen nahiz.