Txokoak ezagutuz, bizitzaz gozatuz, eta, bide batez, entrenatuz. Norberak bere zaletasunak ditu, denok desberdinak garelako, eta nire afizioetako bat errepideko bizikleta da. Gizarte anitza garen aldetik, ni ez naiz besteen zaletasunekin sartzen, nire ustez garrantzitsua delako errespetatzea eta bidean aurkitzen dugunarekin bizitzen ikastea. Txirrindu baten gainean goazenok pertsonak gara. Bizidunak. Familia bat.
Gaur egun presaka bizi gara, erlojuari itsatsita. Beti dago norbait berandu ibiltzeagatik errepidean gugandik gertu pasatzen dena, edo gu beldurtzeko asmoz ere egin izan duena, eta honi buelta eman behar zaio. Askok diote errepideak autoak, kamioiak, autobusak… ibiltzeko bakarrik direla. Baina, nola? Zergatik? Heziketa eta errespetu kontua da, nire ustez; txirrindulari edo afizionatu bezala ere, errepidean beldurrik gabe ibiltzeko eskubidea dudalako.