Entretenitzeko ariketak

Erabiltzailearen aurpegia Eugenio Otsoa 2020ko api. 8a, 06:00

Konfinamenduaren laugarren astean sartu gara dagoeneko eta, zorionez, koronabirusarekin kutsatutako positiborik gabe jarraitzen dugu herrian. Jendea arauak errespetatzen ari den seinale da hori, eta horrek ondorio onak ekarri ditu.

Udal mailan, bestalde, hasieran hartu genituen neurri berekin jarraitzen dugu, eta kaleak desinfektatzen jarraitzen ari gara. Horrekin batera, egoera deseroso honek egoera emozional zein fisikoan izan dezakeen eragina ez handitzeko, herritarrei lasaitasuna eta elkartasuna adierazi nahi diegu. Denbora aurrera joan ahala, kanpora irteteko nahia handitzen joango baita, baina zuhurtziaz jokatzen jarraitu behar dugu. Gauzak ondo ari gara egiten; beraz, jarrai dezagun bide horretan.

Etxetik kanpora irteteko nahi horretatik pixka bat aldentzeko eta egoera honetara nolabait moldatzen joateko, gainera, Leintz Gatzagako Udaleko webgunean, pertsona orok jarduera fisikoa burutzeko errutina batzuk zintzilikatuko ditugu datozen egunotan. Hala, etxean daudenak entretenitu daitezen eta, bide batez, ariketa batzuk egin ditzaten.

Leintz Gatzagako Udala herritarren beharrak asetzeko prest egon da egoera surrealista hau hasi zenetik, eta hala jarraituko dugu, horretan ari gara eta izango gara egoera honek iraun bitartean, eta baita amaitzen denean ere. Krisialdi egoera honi denon arteko elkarlanarekin aurre egin behar diogu, baina pazientziaz hartu behar dugu, hori eskatzen diet herritarrei, pazientzia. Zaindu gaitezen guztiok.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak