Zerga ordainketak atzeratuta

Erabiltzailearen aurpegia Eugenio Otsoa 2020ko api. 3a, 06:30

Badira bi aste konfinamendu egoera hau hasi zenetik, eta Gatzagako herritarrok ahal dugun heinean gure egunerokotasuna umorez eta balentriaz ari gara eramaten.

Bakoitza bere etxean dago, eta egin beharreko etxeko lanez gain, norberak mota askotako denbora-pasak ditu, eta horietan gaude murgilduta; beti dago zer egin. Jendeak etxetik kanpoko zein barruko betebeharrak ditu, eta konfinamenduko lehen egunetan bezain ongi ari dira betetzen arauak; hau txalotzekoa da.

Udaletik hainbat neurri ere hartu ditugu gure herritarron beharrak asetzeko. Gatzagako Udalaren eskumenean dauden negozioei alokairu errenta kendu diegu alarma egoera honek iraun bitartean. Zenbaitek diru iturriak moztuak dituzte, eta egokiena iruditu zaigu, egoera zein den ikusita. Herrian erroldatutako pertsona orori ere, zergak atzeratu dizkiegu, eta hauek uztailean ordaindu beharko ditugu.

Herrian dugun kutsatu maila, bestalde, 0 izanik, horrela jarraitu nahi genuke, eta horretarako, zenbait neurri hartu ditugu; azpimarratzekoena, herriko gune erabilienak fumigatu ditugula: Labidea ingurua, Eliza ingurua… Esan beharrekoa da ere, azken eguraldi aurreikuspenak zeintzuk diren ikusita, gure auzo eta baserri inguruetan elur eta izotz denboraldiari aurre egiteko gatza botatzen ere aritu garela. Hala, inguru hauetako bizilagunek ere inolako arazorik izan ez dezaten.

Martxan dagoen herria ez da inoiz hilko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak