Udaletxean ez da zuzeneko arretarik egongo, telefonoz edo posta elektronikoz baizik: udala@leintzgatzaga.eus / 943 71 47 46.
Horrez gain, eskertzekoa da herritarren kolaborazioa; izan ere, laguntza sare bat sortu da edozein beharri aurre egiteko, hala nola medikuarengana eramateko, erosketak egiteko, baserriko lanak egiteko… beti dira ongietorriak horrelako laguntzak, eta bizi dugun garaian are gehiago.
Labideak ordutegi murriztua izango du eta denda zerbitzua eskainiko du soilik, ez da taberna zerbitzurik emango eta datozen egunetan ordutegia hau izango da: astelehenetik ostiralera 10:00etatik 12:00etara eta 18:00etatik 19:00etara eta asteburuetan 10:00etatik 12:00etara. Bertako langileak ere prest agertu dira herritarren beharrak asetzeko, eta norbaitek erosketak egiteko beharra izanez gero edo Labidean bertan eskuratu ezin daitekeen produkturen bat nahi izanez gero, beraiekin harremanetan jartzeko aukera izango du. Harreman zuzeneko telefonoa: 943 71 30 93.