Ernaik Urkuluko urtegiko murala berriztu du

Erabiltzailearen aurpegia Ernai Debagoiena 2025eko azaroaren 14a

Abenduaren 6a Espainiar konstituzio eguna da, guk borroka eta intsumisio eguntzat daukagu hau, eta bide horretan, eskualde mailako mobilizazioa deitu genuen pasa den astean. Testuinguru honetan, Urkuluko urtegian Alde hemendik utzi bakean Euskal Herria idatzita zegoen murala berriztu genuen bart. 

Murala egin zutenetik urteak pasa diren arren, honek, ez du gaurkotasunik galdu. Izan ere, asko dira oraindik 78ko erregimenaren bidez herri gisa espainar estatuari kateatuta mantentzen gaituzten elementuak eta hauek, beste egiturazko zapalkuntzekin txirikordartuta gazteon krisi egoera betikotzen dute. Hortik Abenduaren 6an mobilizatzearen garrantzia. Bide batez dei egiten diogu eskualdeko gazteria independentistari Euskal Herriaren burujabetzaren alde mobilizatzera. Euskal Herriak independentzia behar du! 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak