Juan Paredes, Txiki eta Angel Otaegiren fusilamentutik 50 urte beteko dira aurten, eta
efemeride biribilaren errelatotik, udako kanpaina aurkeztu genuen Ernaitik. 50 urte hauetan,
Euskal Herriaren askatasunaren alde borroka egin duten belaunaldiei aitortza egin, eta
egungo gazte belaunaldiak, Euskal Herria askatasunera eramateko indarrak batu eta
bultza egin behar dugula deritzogu.
Udan zehar, hainbat eskaintza ezberdin antolatu ditugu udako opor edo herriko jaien testuinguruan,
eta kanpainari itxiera emango diogu, estropaden testuinguruan, Irailak 14an, Donostian.
Mobilizazioa, “Ekin eta bultza, askatasunera” lemapean deitu dugu, eta gazteriari
mobilizatzeko deia egiten diogu.
Zentzu horretan, Debagoieneko Ernaitik autobusak antolatu ditugu eta Antzuola, Arrasate, Aretxabaleta, Bergara, Eskoriatza eta Oñatitik, Donostiara autobusez joan-etorria egiteko aukera izango da; herri bakoitzeko herriko tabernetan autobusetan izena emateko zerrendak eta tiketak jarri ditugu 11€an salgai. Mobilizazioa 13:30etan izanik, irteera goizeko 11:00etan izango da eta itzulera 20:00retan Donostiatik. Beraz, mobilizazioaz gain, estropada egunarekin sortuko den giroaz gozatzeko aukera izango dugu egun osoan zehar. Batu Euskal Herriaren askatasunaren alde mobilizatzera! Ekin eta bultza askatasunera!