Kolpe ekonomikoari erantzunez, elkartasun jaialdiak egiten ari gara Euskal Herri luze zabalean. Zapatuan, Arrasateren txanda izango da eta egun osoko egitaraua prestatu dugu. Goizean, hitzaldia izango da Kulturateko areto nagusian, “Ez ginen honetan sartuko bazterrak nahasteko ez balitz” izenpean. Amaiur Egurrola eta Junex Iartza izango dira hizlariak. Ondoren bazkaria egingo dugu gaztetxean, eta arratsaldea karro poteoarekin girotuko dugu. Gauean musika eskaintza egongo da gaztetxean, Des-Kontrol, Eten, Txerrikumeak eta La Fulana arituko dira oholtzan. Sarrerak 5 euroan eskuratu ahalko dira atean bertan.
Eskualdeko gazteei dei egiten diegu zapaturako prestatu dugun egitaraura hurbiltzera.
Ez dago gazteria independentista gelditzerik.
Bat eginez independentziara.