Gazteon bidea oztopoz josia dago, oso aldapatsua da, prekarizazio eta desjabetze prozesu baten murgilduta gaude. Kapitala indartsu, maldan behera datorrenean, gazteok, bizitzaren aldeko barrikadan hasita gaude antolatzen. Baina gogoko tokian aldaparik ez dagoela ere esan ohi da. Eta zeintzuk dira gogoko tokiak? Gogoko tokiak herritar, langile eta gazteon mesedetara eraiki beharko ditugu eta nola ez, gazteon hitza aintzat hartu beharko da. Batzen hasita gaude, nekatuta gaudelako itxaroteaz eta bidearen amaieran ziurgabetasuna eta espektatiba falta soilik ikusteaz. Hurrengo geltokira iristeko zenbat falta da?