Bizitzaren aldeko barrikadan

Erabiltzailearen aurpegia Ernai Debagoiena 2023ko aza. 22a, 12:16

Kalea hartzeko unea da. Guztion ardura da. Gazte, bizitzaren aldeko barrikadan aurkituko gara.

Azaroaren 30ean Debagoieneko gazteok Greba Feminista Orokorra.

Zaintzak bermatzen ditu mundua aurrera eramaten dituzten jarduera guztiak. Kapitalismoak eta patriarkatuak zaintza lanak ikusezin bilakatzea bultzatzen dute; horretarako, batez ere, zaintza lanak eremu pribatura bultzatuz. Era berean emakume gisa sozializatu izanagatik hartzen ditugu gure gain zaintza lanak neska, trans eta bollera gazteok.

Neska, trans eta bollerok zaintza lanak are modu prekarizatuagoan hartzen ditugu guregain, merkantilizazio eta pribatizazioa prozesuari aurre egiteko mekanismo gutxiago ditugularik. Zaintza eredua aldatu ezean gure belaunaldiak zaintza behar gehiagori bitarteko gutxiagorekin aurre egin beharko diogu.

Testuinguru honetan garatzen da Greba Feminista Orokorraren planteamendua. Zaintza krisi bete-betean alegia. Merkantilizazioak eta pribatizazioak ardazten duten egungo zaintza eredu prekarioak parez pare jotzen du bizitza beraren sostengarritasunarekin. Izan ere, zaintza bizitzak sostengatzeko ezinbesteko jarduera den heinean, zaintzaren bideragarritasun ezak bizitzei kontrajarria zaie. Horregatik, beharrezkoa da zaintza auzia erdigunean kokatuko duen borroka ziklo berri bat abiaraztea. Herri hau martxan da; Euskal errepublika feminista eta sozialista lortzeko aktibo izugarria gara.  

Behar beharrezkoa dugu zaintza publiko eta komunitarioaren eraikuntza, erroko eraldaketa feminista eta sozialista lortzeko. Eta belaunaldi gisa aldarrikapen propioak eginez, Mugimendu Feminista abiarazten ari den olatu berriaren lehen lerroa hartzera goaz. Ezin aipatu gabe utzi, zaintzarako eskubide kolektiboaren aldeko borroka denon ardura dela. Horregatik gizonei zaintzaren gatazkan duten erantzukizuna alde batera uzten jarraitu beharrean, ardura har dezaten dei egiten diegu. Gizonen posizio sozialetik egin dezaten lan, argi izanda zein den lehen lerroan izango den sujetua.

Beraz, ziklo berrian ahots propioz eragiten zein honetan gazteria agente aktibo bilakatzen jarraituko dugu eta denon bizitzak erdigunean jartzera goaz. Azaroaren 30ean Debagoieneko gazteok Greba Orokor Feminista!

 Azaroaren 25ean Autodefentsa Feminista.

Ildo beretik, Azaroaren 25ean, emakumeonganako indarkeriaren kontrako egunean, Euskal Herriko Mugimendu Feministak deitutako mobilizazioetan parte hartzera deitzen ditugu eskualdeko gazteak. 

- Antzuola, 19:00 Herriko Plazan

- Arrasate, 13:00 Seber Altuben

- Aretxabaleta, 18:30 Herriko Plazan

- Bergara, 12:30 Munibe Plazan

- Eskoriatza, 19:00 Herriko Plazan

- Oñati, 13:00 Herriko Plazan

Ez dugu inolako inboluziorik onartuko, ez dugu sistema zisheteropatriarkalak zapaltzen dituen gorputz eta bizitzen aurkako erasorik onartuko. Argi diogu, iraultza feminista izango da ala ez da iraultza izango. Indarkeria matxistarik gabeko bizitzen alde, autodefentsa feminista.  

Kalea hartzeko unea da. Guztion ardura da. Gazte, bizitzaren aldeko barrikadan aurkituko gara.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak