Gaur goizean goiz eskualdetik kideak batzen eginda

Erabiltzailearen aurpegia Ernai Debagoiena 2014ko ira. 11a, 01:44

Gaur goizean goiz eskualdetik kideak batzen egindako bueltatxoaren ondoren, Hazi Hezi Izan dinamikaren baitan martxan jarritako elkartrukearen bigarren zatiari ekin diogu. Aurreko ikasturteko otsailean abiarazitako Debagoiena eskualdeko prozesu honek, hainbat gai jorratu zituen, besteak beste (erabakitzeko eskubidea/independentzia, elikadura subirautza...). Dinamikaren baitan ere, eta kurtsoko azken jomuga bezala, maiatzean, Herrialde Katalanetako, Sabadell hiriko Arran antolakundeko kideak, eskualdera etorri ziren. Debagoiena bisitatu eta bertako errealitatea ezagutu eta erakusten saiatu ginen, eta Maiatzaren 3an, Ernaik Bilbon deitutako manifestazioan izan ginen. Horren ondoren, bueltan, elkartrukearen bigarren zatian, gu, Sabadellera etorri gara. Sabadellera iritsi, eta harrera bikaina izan ondoren, bertako Ateneora joan gara.(Hemengo gaztetxeak) Bertan, asanbladako kideekin batu, eta Katalanismo politikoaren lehen saio labur bat izan dugu. Ondoren, Sabadelleko herri mugimenduek deitutako manifestaziora joan gara. “ Nosaltres decidim” lelopean, Herrialde Katalanetako independentzia aldarrikatzeko beharra eta zergatiak agerian utzi eta aldarrikatu ditugu. Manifestazio koloretsua izan da, batukadak jarri du erritmoa, eta eragile ezberdinek hainbat ekintza burutu dituzte puntu klabeetan, elizak, bankuak... Horren ondoren, ekitaldia egon da udaletxeko plazan. Ekitari honetan, hiru izan dira aldarri nagusiak: lurraldetasuna, arlo sozialari dagokiona eta feminismoarena. Eguna amaitzeko, Casalera joan gara afaltzera, jende berria ezagutu eta hara joandakoekin berriz lasai egoteko unea. Herrietako egoeraz hitz egin, kurtso politiko honetarako herri eta antolakunde bakoitzaren lan indo, erronka eta berrikuntzetaz aritu gara.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak