"Barkamena eskatzen dizut, Isabel"

Erabiltzailearen aurpegia

Ez zen nire intentzioa ez zuri ez zure familiari minik eragitea.

Beraz, barkamena eskatzen dizut, Isabel. Zure ama estimu handienean daukagu mondragoetar gehienok eta ez nuen berarekiko errespetu faltarik adierazi nahi izan. Nire aurreko eskutitzean halako zantzurik egonez gero, mesedez, barkatu. Mondragoetarrok benetan tristura handia eraman genuen, bizitza guztian zehar semea kartzelatik kanpo ikusteko gogor borrokatu ondoren, amets hori burutu gabe joan zenean. 

Horrexegatik, mondragoetarron aldarria da ETAri egiten diogun eskaria; behingoz, orain urte asko hartuta izan behar zuen erabaki zaila lehenbailehen hartu dezala. Behingoz, onartu dezala estrategia militarra estrategia okerra izan dela. Behingoz, disolbatu dadila. Ez bada ere, gaur egun kartzelan daudenen ama bat gehiago ez dadin joan seme-alaba etxean ikusi barik.

--------------------

Eñaut Portuondo

Arrasate

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.