Autoesklaboak

Erabiltzailearen aurpegia Estepan Plazaola 2025eko azaroaren 10a

Byung-Chul Han filosofo hegokorearrari eman diote berriki Asturiasko Printzesa Saria, eta neoliberalismoak, teknologiek, sare sozialek eta abarrek sortzen duten autoesklabotzaz hitz egin du sari-emate ekitaldian, mihipekorik barik:

"Neoliberalismoak proposatzen dizkigun askatasun indibidualak ilusio hutsa baino ez dira. Inoiz baino askeago garela uste badugu ere, askatasuna ustiatzen duen erregimen despotiko neoliberal batean bizi gara. Batek uste du askea dela, baina benetan gertatzen dena da bakoitzak bere burua esplotatzen duela bere borondatez eta gartsuki. Bere nagusiari latigoa kendu eta bere burua zigortzen duen esklaboaren pareko gara. Autoesplotazioa beste batek esplotatzea baino askoz efizienteagoa da. Libre garela uste dugu, baina arrastaka gabiltza adikzio batetik bestera, menpekotasun batetik bestera. Liberalismoaren legatua hutsunea izan da, eta jada ez dugu ez baliorik ez idealik hutsune hori beteko duenik".

Aretoa betetzen zuten jaun-andre neoliberal txit gorenek txalo egin diote.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak